2014/10/22

Bertso paper lehiaketa

Urtero legez, aurten ere San Antontxuetako bertso paper lehiaketa martxan dago. Parte hartzeko deialdia martxan dago. Animatu eta parte hartu!!!



Bizkaiko txapelketa Mungian

Zapatu honetan Bizkaiko txapelketako kanporaketa jokatuko da Mungiako Olalde aretoan. Arratsaldeko bost t´erdietan izango dan saio honetarko informazio gehiago jasotzeko honako helbidean klikatu.
Bizkaiko txapelketako finalaurrekoetara sailkatzeko baliagarria izango da saioa.


2014/09/30

San Miguel gure inguruen...

San Miguel garagardo marka bat baino gehiago bere badala argi geratu da gure inguruen. Makina bat auzo, edo herritako jaiak ospatzen dira, udagoienari hasierea emoten deutson sasoi honetan. Zelan ez, jaiotan, jan-edana, eta kantue ez direz falta izaten. Horren adibide, joan dan domekan Botiolan egin zan bertso saioa, Taket Bertso eskolako Aitor Esteban, Jone Larrinaga eta Ibon Larrazabal "Larra"-ren eskutik.


Librean ibili ziren, eta honenbestez oholtzatik abestu beharrean, boxeo tabladu itxurakotik behera egin eben ekinaldi osoa. Auzokoakaz nahastean be soka-tiran ausartu ziren, azken tartean be.

Baina, Botiolakoa ez da egunotako saio bakarra izan. Urteroko ohitureari jarraituz, Zumetzagan eta Lauroetan bere saioa egin eben San Miguel egunez. Zumetzagan, Xabier Amuriza eta Igor Elortza aritu ziren eguerdi inguruen. Lauroatan barriz, ilundien Arkaitz Estiballes, Fredi Paia, Etxaun Lekue eta BeƱat Ugartetxeak abestu eben Arbilduren aginduei segika. Kasu honetan bere, boxeo tabladu antzekoa montatu eutsien, eta alkarri bertso kolpe edarrak luzatu eutseen.


Ikasturte barria martxan.

Urriagaz batera, 2014-2015 ikasturteari hasierea emongo dotsegu bertso eskolan. Inor interesaturik balego, kartel honegaz batera doatsuez animatzeko azalpenak.






Bueltan gatoz!!!

Hainbeste denbora bloga geldirik eduki ostean, bueltan gara zuontzat informazioa plazaratzeko. Aurten, 2013-2014 ikasturteagaz, nobedade dexente edukiko doguz, eta apurka-apurka joango gara guztiek zuori helarazten.

2013/06/27

Badatoz San Pedroak!!!

Gane-ganean dekoguz 2013ko Mungiako San Pedro jaiak. Zelan ez, bertso ekimen ugarigaz gozatuteko erea eukiko dogu egunotan, kanpotik etorriko nahiz herri inguruko bertsolariekaz.

San pedro egunez (Ekainak 29), eguerdi partean eta Andra Marin,bertso saioa egongo da, honako kartel elegantea osatzen deuren bertsolarien eskutik: Sebastian Lizaso, Uxue Alberdi, Xabi Paya eta Jon Maia.

Hurrengo egunean (San Pedrotxu egunez), herriko bertsolariek ibilko direz tabernaz-taberna arrastien kaleak animetan trikitixean laguntzeagaz.

Uztailak 5, barikuz, arratsaldeko  7 t´erdietatik aurrera, Jai Alaitik hasita, bertso poteoa Iker Zubeldia eta Julio Sotoren eskutik. Kalez-kale ibiliko direz, herrien giro jatorra zabaltan.

Eta honeetaz danataz ganera, ziur gagoz baliente asko ibilko direla, taberna bazterratan, txozna bueltan ta bestelakoatan bertsotan eta kantari. Animo danori eta altutik kanta!!!

Jaien programazinoa ikusteko egin klik hemen.

2013/06/19

Bertso Afaria Fruizen

 
Etzirako, ekainak 21, Fruizko erduze elkarteak bertso afaria antolatu dau. Kartela benetan da erakargarrie. Bertara agertu gura dozuen guztiontzako hemen informazino gehiago.

http://www.gedarra.info/2013/06/bertso-afaria-fruizen/

2013/05/28

Eskolartekoetan

Joan dan astean Bizkaiko Eskolarteko txapelketak jokatu ziren. Hango esperientziaren barri jakiteko,  gure bertso-eskolako kide dan Kattalin Arriolaren hitzetan oinarritu gara. Hona hemen berak zer esan zeuen behin saioa amaituta:
 "Atzo Markinan bakarkako gaian bertso bat eta ofizio bat kantau nebazan. Eneuen pentsetan 2.fasera pasako nintzenik, baina nire harridurarako pase nintzen.
2.fasean ofizio bat in neuen eta orokorrean lanagaz nahiko gusture lotu nintzen.
Trabe nintzen arren eta nerbiosa egon banintzen bere, bertso munduko lagunekaz egon nintzen eta arrasti ona pase neuen!"
 Hori da hori espiritue!!! Aupa Kattalin!!!



2013/05/03

Berba Probak

Bihar Maiatzak 4 Mungian Herrien arteko VIII berba probak jokatuuko dira. Txokolo Kultur Alkarteak, besteak beste Taket bertso eskolaren laguntzeagaz antolatzen dauen urteroko ekimena bilakatu da honakoa. Egun osoko egitaraua prestatu dabe, igarri beharreko esakuneen inguruan, bertso eta musikeak lagunduta. Giro edarra egongo dan zalantzarik bere ez dago, eta beraz hurreratu eta gozatzea baino ez da geratzen.


2013/04/26

Katalanekin bat.

Aste honetan, San Jordi egunaren harira, kataluniar gazte batzuek Bilbora bisita antolatu dabe, eta bertan zenbait euskal eragilerekin topaketak egingo dabez. Topaketa honeen barruan, biharko Bilboko Alde Zaharreko Herriko Tabernan, bazkari bat prestatuko dabe. Bazkalostean, katalanek euren kantak errezitatzeaz, eta koplak botatzeaz aparte, Aitor Esteban taketkidea eta Jon Barrokal ibilko direz bertsotan, eta euren doinuetan inprobisatzen.