2013/03/25

Mungian ere euskararen alde!!!

Joan dan bariku arrastien, korrika Mungialdetik ibili zan. Hainbat jendek parte hartu eban, eta eragile sozial kultural, sindikal eta politikoak ere ugari izan zirean. Horreen danan artean, zelan ez, gure Bertso Eskolea. Larrauri partean korridutea egokitu jakun. Euskarari beste bultzakadatxu bat emoteko aitzaki barik ibili ginen karraderan. Jone Etxebarria eta Kattalin Arriolak eroan eben Taket Bertso Eskolaren izenean korrikako lekukoa.

2013/03/22

Korrika!!!

Aurten hamazortzigarrenez dabil Korrika Euskal Herrian zehar, eta baita atzerriko hainbat lekutan be. Andoainen hasi zan Martxoaren 14ean, eta 24ean Baionara ailegatu bitartean, gaur Martxoak 22an, gure eskualdetik pasatuko da arrastien.
Laukizetik sartuko da Korrika Uribe Butroen, eta Gatika zeharkatuko dau. 18:30ek aldera Txokolo euskera elkartearen eskutik sartuko da Korrika Mungiko herrigunean, eta Herriko Taberna parean hasita 2063. kilometroa Mungiako Ezker Abertzaleak egingo dau preso eta iheslariak gogora ekarriz. Ondoren Mungin Geure Ikurrek, bandera española Mungiko Udalean jartzeko aginduaren aurka sortu barri dan plataformak, Torpedo Gorria Tabernako emakume taldeagaz erdibana jarraituko dau ibilbidea, kilometro hori ikurrinaz betez. Bentades Ikastetxea, Mungiako Udala, Mungiako EAJ, Amilotx Dantza Taldea, Legarda Ikastetxea, Larramendi Ikastola, Artza, Olga eta Jai Alaik eroango dabe lekukoa kaleetatik zehar, eta Mungiko Bilduk egingo dau herriguneko akabuko kilometroa Goietatik Larraurira bidean.
Mungiko Rugby taldeak, Taket Bertso Eskolak, Larrauriko lagunek, Meñakako eta Fruizko Udalek Bakiorantza zuzenduko dabe Korrika.
Bakiotik lasterketa Busturialdera joango da.
Taket Bertso Eskolaren tartea Larrauriko Suga parean hasiko da, arrastiko 19:00ek inguruen. Euskaltzale, bertsozale eta bestelako korrikazaleoi gugaz batera korrika egiteko gonbitea luzatzen deutsuegu. Animo ta emon euskerea alkarri!!!

Egingo duen ibilbidea ikusteko klikatu hemen.

2013/03/08

IBILALDIA 2013rako abestia

Aurtengo bizkaiko ikastolen festa, Ibilaldia 2013, Portugaleteko Asti Leku ikastolak antolatuko du. Jai egun horri begira ohikoa dan legez kanta bat beren beregi prestatu da. Kasu honetan gure bertso eskolako kide den Aitor Estebanek jotzen duen KHERAU taldeak egin du abestia. Kolaborazinoak ugari izan dira; besteak beste, Gatibu taldeko Alex Sardui.
Bideoklip bat ere montatu dute abestiagaz batera. Hemen daukazue ikusgai:






2013/03/07

MARTXOAK 8

Bihar, Martxoak 8, emakumeen nazioarteko egunaren harira, Gorlizen, arratsaldeko 7etan emakumeen bertso saioa antolatu dute. Jone Larrinaga (Mungiarra), Iratxe Ibarra eta Uxue Alberdi izango dira bertsotan.

2013/03/06

Bertso bazkaria Fruizen

Fruizeko presoak, Kristina Goirizelaiak, kartzelan hamar urte bete ditu aurten. Euskal Herrian zabaldutako garai berriaren aurrean, eskubide guztien errespetua eta espetxe politikan aldaketak beharrezkoak direla azpimarratu nahi izan dute ekimenaren antolatzaileek. Hau aldarrikazeko, Martxoak 9an, triki-poteoa eta bertso-bazkaria antolatu dabe Fruizen. Bertan, Xabi Enbeita, Ander Elortegi eta Aitor Esteban bertsolariak entzun ahal izango dira.

Bazkarirako Tiketak Mungiko Herriko Tabernan eta Torpedo Gorrian daude salgai. Tiketak 20€ balio ditu, langabetuak eta ikasleak izan ezik, hauek 15€ ordainduko dute.

2013/03/05

San Antontxuetako XV bertso paper lehiaketa

San Antontxuetan ohikoa dan legez plazako saioarekin batera, bertso paper lehiaketako sari banaketa egin ohi da. Aurtengo parte hartzeari dagokionez aipatu behar igoera bat izan dela; 25 sorta nagusien atalean, eta 11 sorta gazteen mailan.
Hona hemen sarituen zerrenda:


GAZTEAK

1. “Urteak”. (Manex Otsoa) Aitor Servier Etchechuri. (Azkain)
2. “Oso ondo bizi gara” (Facundo). Maialen Akizu Bidegain (Urretxu)
3. “Metamorfosia” (Aska). Paule Ixiar Loizaga Legarra (Sopela)

AIPAMENAK (Mungialdekoak)

Naroa Torralba (Gamiz)
Olaia Cancelo Mardaras(Gatika)
Iratí Reichenbergen (Arrieta)
Kiera Henderson (Arrieta)
Ainhoa Gorostiaga Urkizu(Gamiz)

HELDUAK

1. “Zuri”. (Ene) Aitor Albiztur (Errenteria-Orereta)
2. “EGB” (XX) Unai Ormaetxea (Zornotza)
3. “Beste nonbaiten ohetik” (Pertsona) Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein)

AIPAMEN BEREZIA

Deunoro Sardui (Muxika)

AIPAMENAK (Mungialdekoak)

Aitor Esteban (Urduliz)
Erlantz Astorkiza (Mungia)
Maitane Jaio (Mungia)
Aimar Larrazabal (Jatabe)

San Antontxuetako Bertso Saioa

Urtarrilaren 20an, San Antontxuetako ohiko bertso saioa egin zan Mungiako Foruen enparantzan. Kasu honetan Bizkaiko azkenengo 4 txapeldunek abestu zuten Arbilduren Gidaritzapean. Esan bezala, Arkaitz Estiballes, Xabi Paya, Unai Iturriaga eta Igor Elortza ibili ziren hotzari aurre egin eta gure bihotzak alaituz.
Horren ostean, Xabi Paya eta Arkaitz Estiballesekin batera, bazkari eder batetaz gozatu ahal izan zuten hainbat bertsozalek, ehiza ta arrantzako txokoan.

Egun hartan entzundako bertso eder ugarietako batzuez gozatzeko hemen klikatu.

Errekako Bertso-Afaria

Pasadan barikuen, martien 1ean Mungiako Erreka Jatetxean Arkaitz Estiballes eta Iker Zubeldia ibili ziren bertsotan. Bertara 40 lagun inguru batu ziren eta giro ederrean joan zan gaua.