2013/03/22

Korrika!!!

Aurten hamazortzigarrenez dabil Korrika Euskal Herrian zehar, eta baita atzerriko hainbat lekutan be. Andoainen hasi zan Martxoaren 14ean, eta 24ean Baionara ailegatu bitartean, gaur Martxoak 22an, gure eskualdetik pasatuko da arrastien.
Laukizetik sartuko da Korrika Uribe Butroen, eta Gatika zeharkatuko dau. 18:30ek aldera Txokolo euskera elkartearen eskutik sartuko da Korrika Mungiko herrigunean, eta Herriko Taberna parean hasita 2063. kilometroa Mungiako Ezker Abertzaleak egingo dau preso eta iheslariak gogora ekarriz. Ondoren Mungin Geure Ikurrek, bandera española Mungiko Udalean jartzeko aginduaren aurka sortu barri dan plataformak, Torpedo Gorria Tabernako emakume taldeagaz erdibana jarraituko dau ibilbidea, kilometro hori ikurrinaz betez. Bentades Ikastetxea, Mungiako Udala, Mungiako EAJ, Amilotx Dantza Taldea, Legarda Ikastetxea, Larramendi Ikastola, Artza, Olga eta Jai Alaik eroango dabe lekukoa kaleetatik zehar, eta Mungiko Bilduk egingo dau herriguneko akabuko kilometroa Goietatik Larraurira bidean.
Mungiko Rugby taldeak, Taket Bertso Eskolak, Larrauriko lagunek, Meñakako eta Fruizko Udalek Bakiorantza zuzenduko dabe Korrika.
Bakiotik lasterketa Busturialdera joango da.
Taket Bertso Eskolaren tartea Larrauriko Suga parean hasiko da, arrastiko 19:00ek inguruen. Euskaltzale, bertsozale eta bestelako korrikazaleoi gugaz batera korrika egiteko gonbitea luzatzen deutsuegu. Animo ta emon euskerea alkarri!!!

Egingo duen ibilbidea ikusteko klikatu hemen.

No comments:

Post a Comment